Abereen nerbio-sistematik kanpo aurkitu dituzte prioiak, lehenbizikoz, zientzialariek. Scrapie gaitza zuten ardien muskuluetan topatu dituzte, baina aurkitutako prioi-kantitatea oso txikia da gaixotutako animalien garunekin konparatuz gero.
Ikertzaileen esanean, ez dago oraingoz kezkatzeko arrazoirik, giza osasunari dagokionez behintzat. Scrapie gaitza ardietan baino ez da agertzen, eta, gainera, muskuluetako ehunean ez omen da oso infekziosoa.