Prehistorian pintatzeko zuten teknika

Frantziako Yonne departamentuko Arcy-sur-Cure herrian aurkitu duten koba handian, hormetako marrazkietarako margoak hartzaren falangeaz nahasten zituzten. Hori iradokitzen du behintzat Michel Girard eta Dominique Baffier-ek apirilean egin zuten indusketak.

Dena den, animalien gainerako hondakinak zertarako erabiltzen zituzten ez dago garbi. Izan ere, hartzaren hor-tzak, oreinaren adarrak, zaldiaren falangeak, etab. aurkitu dituzte eta ez dirudi elikagai-hondakin gisa daudenik.

Hormak eta sabaia betetzen duten pintura eta grabatuak, oso kaltetuak daude eta nabarmendu ahal izateko teknika sofistikatuez baliatu behar da.

Oso animalia desberdinak daude marraztuta: mamutak, errinozeroak, hartzak, gorriz marraztutako hegaztia, etab. Paleolitoko gainerako kobazuloetan nekez ikusten diren animaliak daude marrazturik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila