Poluzioaren kontrako bakterioa

Iparrameriketako Oak Rigde-ko Laborategiko ikerleek, erradioaktibitatez poluitutako urak tratatzeko bakterioa aurkitu dute.

Iparrameriketako Oak Rigde-ko Laborategiko ikerleek, erradioaktibitatez poluitutako urak tratatzeko bakterioa aurkitu dute. Micrococcus luteus izeneko bakterio honek gizakiari ez dio kalterik egiten eta estrontziotan finkatzen da.

Estrontzioa, industria nuklearrean erabilitako uretan aurki daiteke eta mikroorganismo honek hauspeakin bat sortzen du, bertan estrontzio-partikulak kontzentratzen direlarik. Horrela urak errazago garbi daitezke.

Txernobilen duela hamar urte gertatu bezalako istripuetan tratamendu hau merkea izango litzateke eta ingurugiroarentzat hain kaltegarria ez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila