Osasunerako Mundu Erakundeak aditzera eman duenez, 1998. urteko azaroaren 26az geroztik ez da poliomielitis-kasu bakar bat ere izan Europan. 1988. urtean martxan jarritako txerto-kanpainaren emaitza da garaipen hau, eta helburua, 2000. urte honetan gaitza Europatik betiko ezkutaraztea da.
Ameriketan 1994. urteaz gero ez da polio-kasurik egon; egoera bestelakoa da, ordea, Afrika eta Asian. Angolan 1.087 gaixo izan ziren 1999. urtean eta Nigerian berriz 831. Asian India da herrialderik kaltetuena, 2.289 kasurekin.