Plastikoak eroale gisa erabiltzea ikertzaileen aspaldiko asmoa izan da. BASF enpresako ikerlari batek dioenez, polimero eroaleen belaunaldi berri bat garatu omen da.
Poliazetilenoak eta polipirrolak korronte elektrikoa eroateko propietate onak zituztela ezaguna zen, baina ez ziren batere moldeagarriak. BASF-eko kimikariek problema hori bi polimero horien egitura aldatuz gainditu dute.
Horretarako zikloadizio izeneko prozeduraz baliatu dira; honen bitartez zenbait talde kimiko eransten zaio oinarrizko egiturari. Horrela, azkena lortutako produktua oso malgua da eta paperaren antzera erabil daiteke, hau da, tolestu, etab. eginez.