Poliesterrez egindako jantziek ozeanoa kutsatzen dute

poliesterrez-egindako-jantziek-ozeanoa-kutsatzen-d

Ehun sintetikoak itsasoaren kutsatzaile handienetakoak direla erakutsi du Environmental Science & Technology aldizkarian argitaratutako lan batek. Poliesterrez egindako arropa bat garbitzen den bakoitzean esaterako jaka polar bat, garbigailutik 100.000 mikrozuntz askatzen direla frogatu dute.

Zuzenean itsasora askatzen dira mikrozuntzok, filtrazio-sistemei ihes egiten baitiete; eta jada ozeanoan daudenean, erraz hondoratzen dira. Itsasoko bizidunek erraz nahasten dituzte janariarekin, eta haien elikaduran eta digestioan eragiten dute.

Kaliforniako Unibertsitateko ikasleek egin dute ikerketa, eta gaiaren inguruko ikerketa gehiago egin dadin sustatu nahi izan dute. Haien arabera, ikertu beharko litzateke nola eragiten duen zuntzen askatze horretan garbiketa-tenperaturak, garbiketa-ziklo luzea erabiltzeak, garbigarri-motak eta baita arropa sortzeko erabilitako metodoek ere. Hondakinen tratamendurako sistemak hobetzeko deia era egin dute. 

Itsaso bat plastikozkoa

Hondakin plastikoak, Lurreko ozeano guztietan

Ipar Atlantikoko plastikoek Artikoan amaitzen dutela frogatu dute

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila