Plastiko biodegradagarria

Milango Unibertsitateko Bioteknologia Saileko zientzialari-talde batek % 92,7 biodegradagarria den plastikoa egiteko sistema garatu du. Osagai nagusia kortxo naturalaren estraktua da; hogei egun baino gutxiagoan degradatzen da, eta, gainera, ez du CFCrik (klorofluorokarburoa) isurtzen atmosferara. Plastiko berri hori uretan eta karbono dioxidotan deskonposa daiteke.

Proiektuaren arduraduna Luca Mattia katedraduna da. Mattiak azaldutakoaren arabera, orain arte egindako saiakeretan lortu den mailarik handiena % 60koa izan da, eta guztietan CFCa isurtzen zen. Oraingoan, ostera, % 92,7ra heltzea lortu dute, poluitzailerik isuri gabe, gainera. Milanen egindako ikerketen emaitzak irailean Palo Altoko Unibertsitatean (AEB) egin zen teknologia ekologikoei buruzko kongresuan aurkeztu zituzten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila