Planeta izarra berotzen

(Argazkia: NASA).

Planeta baten eremu magnetikoak haren izarraren azalean gune bero bat sortzen duela ikusi dute astronomoek. Inguruko gasak baino 400 ºC gehiagoko tenperatura duen gune bero hori planetaren mugimendu orbitalari jarraituz mugitzen da izarraren azalaren inguruan. Ikertzaileen ustez, eremu magnetikoaren eraginaren ondorioz beroa askatzen da izarraren atmosferan.

Izarrek planeta berotzea normala bada ere, lehen aldiz ikusi dute kontrakoa gertatzen, duela hainbat urte kalkulatu zuten arren halakorik gertatzea posible zela. Behaketa Eguzki-sistematik kanpoko sistema batean egin dute. Aztertutako planeta Jupiter baino zerbait txikiagoa da, eta HD179949 izeneko izarraren inguruan ari da biraka. Orbita osoa betetzeko 3 egun inguru behar ditu.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.