Pit Viper, biltegi nuklearren garbitzailea

AEBetako Pacific Northwest laborategi nazionaleko zientzialariek hondakin erradioaktiboak gordetzeko erabiltzen diren biltegiak garbitzeko robota asmatu dute. Beso hidrauliko manipulatzailea du eta 80 kilo jasotzeko gai da. Besoari hainbat erreminta gehi dakizkioke eta, horregatik, garbiketa-lan guztiak egiteko gai da.

60 metrora dagoen trailerrean dagoen kontsolaren bidez kontrolatzen da, eta langileek ez dute zertan biltegira hurbildu, robotaren mugimenduak telebista-pantailetan ikus ditzaketelako. Gaur egun, garbitzaileak arduratzen dira lan horretaz, eta erradiazio nuklearraz poluitzeko arrisku handia dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila