Pisako dorrea, eroriko ote?

Pisako kanpandorre famatua eroriko den ala ez inork ez daki, baina gauza bat garbi dago: urtero bi milimetro gehiago okertzen da. Italiako gobernuak kanpandorrea salbatzeko neurriren bat hartu du.

Pisako kanpandorre famatua eroriko den ala ez inork ez daki, baina gauza bat garbi dago: urtero bi milimetro gehiago okertzen da. Gaur egun bere inklinazioak 2,3 metroko balio kritikoa du jadanik, eta Italiako gobernuak kanpandorrea salbatzeko neurriren bat hartu du. Segurtasuna medio, ia duela hogei hilabete debekatu zitzaien turistei bertara igotzea, baina horrez gain altzairuzko hamar uztai jarri nahi dizkiote. Neurri hau aldi baterakoa izango da; plan osatuagoa egin artekoa, hain zuzen.

Zentimetro bat diametroko altzairuzko hamar kablek dorrea konprimatu egingo dute lehen eta azken erlaizen artean. 40 metroko sakoneran dagoen maila freatikoaren gorabeheretatik isolatuko duen euskarri hidraulikoa ere aztertzen ari dira. Hamar eraztunekin dena den, lau urterako segurtasun-apur bat eskainiko zaio.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila