Pirinioetan Aspe bailaran egin nahi duten RN 134 errepideak hartza ezezik turismo berdea ere desagertaraziko du. Artus izeneko elkartea azterketa eginda iritsi da ondorio horretara, eta berri eman dio Ingurugiro-ministroari. Esan beharra dago bailara horretan turismo berdearen hazkundea urteko % 15ekoa dela.