Ultzera dutenei kalterik ez die egiten piperminak. Gainera piperminak edozein motatako min eta inflamazioak baretzeko onak dira. Kapsizina izeneko substantzia dute eta honek P substantzia deitutakoaren produkzioa bultzatzen du. P substantziaren eginkizuna minaren seinaleak nerbio-sistema guztira banatzea da.
Kapsizinak zelulek duten P erreserba agortuarazi egiten du eta nerbio-sistemari sentikortasuna galarazten dio. Kapsizinazko kremak artrosiaren eta orbainetako oinazeen kontra erabiltzen dira.