IGF izeneko hormona bat izan daiteke pigmeoek altuera txikia izatearen arrazoia. Ituri-ko 64 pigmeorekin azterketa zail eta luzeak eginda, ondorio honetara iritsi da Floridako Unibertsitateko Thomas Mérimée doktoreak zuzendutako ikerkerta-taldea.
Pigmeoen odoleko IGF-tasa, beste zenbait populaziorenarekin konparatu da (Bantu, indio eta Ginea Berriko tribukoenekin). Umeengan hormonaren tasa 89 ng/ml inguruan dago pigmeoen kasuan eta 108 ng/ml besteengan. Pubertaroa iristen denean, gauza erabat aldatzen da: Pigmeoen tasa pixka bat handitzen den bitartean (154 ng/ml) besteena asko handitzen da (435 ng/ml).
Hormona hau pubertaroko hazkundearen erantzule omen denez gero, idatzia dago pigmeoen patua.