Picassok jakin izan balu...

Ipar Carolinako Unibertsitateko bi zientzialarik ordenagailu bidez koadro artistikoak pintatzeko sistema berria aurkeztu dute. Orain arteko programek koadroaren azkeneko itxura bakarrik hartzen dute kontuan. Alabaina, pintatzea hori baino gehiago da; margolariek sentikortasun handia izaten dute, eta pintatu, ikusi eta ukitzen dutena “sentitu” ere egiten dute.

Horregatik, Bill Baxter eta Vincent Scheib-ek koadro bat pintatzearen prozesu osoa jaso nahi izan dute, eta, horretarako, margolariaren eta ordenagailuaren arteko konexio sistema asmatu dute. dAb izena jarri diote (Interactive Haptic Painting with 3D Virtual Brushes) eta eskuaren mugimendua ordenagailuari zehaztasun handiz transmititzeko gai da.

Asmatzaileen esanean, lortzen den emaitza pintzel errealak erabilita lortuko litzatekeen bera da. Koadroa bukatuta dagoenean, gorde, aldaketak egin edo oihalean inprima daiteke. Beraz, artista profesionalek lan-tresna gisa edo lehenengo zirriborroak egiteko erabil dezakete. Programa erabili ahal izateko, ordenagailuari azeleragailu grafikoa ipini behar zaio.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.