Ordenagailuaren haizagailuaren zaratak ez dizula behar bezala lan egiten uzten? Akabo komeriak! Aurrerantzean, beste aitzakiaren bat bilatu beharko duzu ipurdia jarlekura itsatsita ez izateko. Izan ere, gaur egun erabiltzen diren haizagailu zaratatsuen ordez, hainbat haizagailu mikroskopiko erabiliko omen dira etorkizunean.
Haizagailu berri horiek benetan txikiak dira, orratz baten buruan eusteko modukoak. Prozesadorearen azalean bertan kokatuko dira eta ordenagailuaren txipak zaratarik atera gabe hoztuko dituzte.