Patente-bulegoak lanez gainezka Japonian

Japonian patente berriak erregistratzeko dauden bulegoetan lana buruz gain dute. Urtero 350.000 eskari jasotzen dituzte mekanismo, sistema, etab. patentatzeko (duela hamar baino bi aldiz gehiago).

Konparazioa egiteko, Estatu Batuetan 1989.ean 108.000 patente erregistratu zirela esango dugu, baina horietako % 47 atzerritarrek eskatu zituzten; japoniarrek batez ere. Estatu Batuetan iaz patente gehien erregistratutako lehen lau enpresak honako hauek izan ziren: Hitachi (1053 patente), Toshiba (961), Canon (949) eta Fuji Photo (884 patente); laurak japoniarrak, hain zuzen. Bostgarren General Electric enpresa amerikarra dago (818 patente), Mitsubishi Denki-ren aurretik (hau ere japoniarra).

Japoniako patente-bulegoetako lan-karga hain handia denez, enpresei 1993. urtean sistema informatikoa martxan jarri arte beren eskeak murriz ditzatela eskatu diete.

Arazoak esplikazio erraza du. Japonian ikerketa eta garapena batez ere sektore pribatuak finantzatzen du eta gehienbat epe motzera errentagarri izan daitezkeen aplikazioez arduratzen dira. Horregatik produktuak fabrikatzeko edozein hobekuntza edo aldaketa txiki erregistratu egiten dute. Ikerketa hutsa alde batera utzita ikerketa aplikatuaz arduratzen dira. Erakustazoka guztietan ibiltzen dira eta Estatu guztietako buletin ofizialak aztertzen dituzte erregistratutako patente guztiak banan-banan aztertuz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila