Papera zuhaitzik gabe

Tree-Free Ecopaper sozietateak kalamuaren zuntza nahiago du zuhaitzen zuntza baino papera egiteko.

Tree-Free Ecopaper sozietateak kalamuaren zuntza nahiago du zuhaitzen zuntza baino papera egiteko. Iparramerikako sozietate honek iragarri duenez, landare belarkararen bidez papera industrialki produzitu nahi du. Izan ere, abantaila handiak ditu. Landutako hektareako zuhaitzek baino zuntz gehiago ematen du kalamuak, intsektu eta onddoen erasoak hobeto jasaten ditu eta gainera papera zuritzeko ez dago kloroaren beharrik. Dena den, kalamuak zuhaitzak ordezkatzen baditu ingurugiroa kaltetu egingo da, noski.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila