Paper elektronikoa


Xerox konpainia paper elektronikoa errealitate bihurtu nahian dabil eta dagoeneko aukeratu du 3M bulego-materialetarako konpainia horretan lagun diezaion.Paper elektronikoa "gyricon" asmakizunean oinarrituta dago.Gyricon orriak tonerraren eginkizuna beteko luketen milioika puntutxo edo burbuilatxo dituzten plastikozko geruza meheak dira.Burbuilak olioz betetako zulotxoen barruan etengabe giraka dabiltza karga elektrikoak bailiran; horrela kolore desberdinak erakutsi eta irudiak eratzen ditu etengabe, testua eta marrazkiak barne.Paperean irudiak eratzeko hainbat tresna ere ari dira lantzen.


Paper elektronikoa, oraingoz, bikromoa da, hots, bi kolore baino ez ditzake erabili; txuria eta beste bat, baina tinta berriak gehitu eta kolore gehiago erabiltzeko modua ere ari dira bilatzen, noski.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila