Ozonoari begira

ICI deituriko laborategiak klorofluoro hidrokarburoen alorrean produktu berri bat merkaturatuko duela azaldu du.

Klorofluoro hidrokarburoak dira ozono-geruzak jasandako kaltearen errudun eta arazo honi aurre egiteko soluzioetariko bat substantzia ordezkatzaile ez-kaltegarriak aurkitzean datza.

Substantzia berri honen izena klea 32 da eta ICIk garatutako ikerketa-programa baten emaitza gisa lortu dute. Ikerketa-programa honen kostua 18.000 milioi pezetakoa izan da eta lortutako produktuak erabilpen ugari izango du tenperatura baxuetako merkatuan.

Substantzia hau, batez ere, hozketan erabiliko da eta bera produzitzeko Ingalaterran 750 milioi pezeta kostatutako enpresa eratu da.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.