Osteopatia ere eraginkorra da

Bizkarreko mina dugunean osteopatiara jotzen dugu askotan sendabide bila, eta Estatu Batuetan eginiko ikerketa baten arabera, aukera hori minaren kontrako botikak hartzea bezain eraginkorra omen da. Ikerketa egiteko gaixoak bi taldetan banatu zituzten: talde bat ohiko botikekin tratatu zuten eta bestea osteopatia bidez. 12 asteren buruan hobekuntza nabari eta konparagarriak lortu ziren eta, bai talde bateko zein besteko gaixoen % 90etik gora jasotako tratamenduarekin pozik agertu zen.

Osteopatia, beraz, eraginkorra da 3 astetik sei hilabetera bitarteko iraupena izaten duen bizkarreko minarentzat. Gainera, tratamendu horrek asko murrizten du botiken beharra.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila