Ostadar bikoitzaren sekretua

ostadar-bikoitzaren-sekretua
Arg. Nicholas/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera

Zientzialariek aspaldi aurkitu zuten zein zen ostadar arrunta sortzeko sekretua. Alabaina, ostadar bikoitzarenak misterio bat izaten jarraitu du, duela gutxira arte. Hain zuzen, ostadar bikoitzak nola sortzen diren azaltzen duen artikulu bat argitaratu da ACM Translation on Graphics aldizkari espezializatuan.

Artikulu horren arabera, sekretua ur-tantaren itxuran dago: haizearen eraginez, euri-tanta handi batzuek itxura zapala hartzen dute. Argi-izpiek haietan jotzen dutenean, tanten geometria irregularra dela eta, argia bi angelutan islatuta ateratzen da. Horren ondorioz, bi ostadar agertzen dira zeruan. Ikertzaileek ordenagailu bidezko simulazioei esker lortu dute hori frogatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila