Ospitale berriak: biziak salbatu eta energia aurreztu

Ikuspegi energetikotik aztertuta Britainia Haundiko efikazena den ospitaleak aurten zabalduko ditu ateak. Ospitale horrek haize-errota bat izango du eta tamaina bereko ospitaleek baino % 60 energia gutxiago beharko du. Ospitale honek piztutako jakinmina handia da eta uste bezain ondo badabil, Britainia Haundian eraikiko diren ospitaleen eredu izango da.

Wansbeck ospitalea Northumbeland-en dago eta 12 urteko ikerlanen ondorio da. Energia aurrezteko ohizko prozedurez gain (leiho bikoitzak. energia txikiko lanparak, argi-mailaren arabera itzaltzen eta piztin diren argikuntz sistemak, etab.), beste batzuk ere jarri dira martxan. Energia ahalik eta gehien birziklatzen da. Aireztatze-sisteman sartzen din aire hotza, erauzgailuek erauzitako airi beroaz epeltzen da, adibidez. Gainera, Wansbeck toki egokian dagoenez, 65 kW-eko haize-errota jarri dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila