Jendea gai da segundo batean ikusitako hainbat irudi buruan gordetzeko eta segundo bat geroago ikusitakoekin konparatzeko. Garunak hori lortzeko egiten duen jarduera elektrikoa neurtu dute elektrodoen eta erresonantzia magnetikoen bitartez. Hala, lan hori non kontzentratzen den ikusi dute, hain zuzen, botila-lepoaren itxura duen gune txiki batean. Gainera, sistema horren bidez, pertsona bakoitzaren oroimen-gaitasuna ere neur dezakete.
Izan ere, batez beste hiru edo lau irudi gordetzen dira oroimenean; pertsona batzuek irudi bi baino oroitzen ez dituzten arren, beste batzuek bost edo sei gorde ditzakete. Epe laburreko oroimen-gaitasun hori adimenarekin lotuta egon daitekeela uste dute ikertzaileek.