Oroimena ez galtzeko pilulak Nafarroan

Nafarroako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Institutuak eta Cepa Schwartz Pharma-k, izen bereko enpresa alemaniarraren eskumendekoak Espainian, oroimen-galtzea tratatzeko botikak egiteko hitzarmena sinatu dute.

Ikerketak Nafarroako Unibertsitateko Farmakologia Departamentuan egingo dira eta 32,5 milioi pezetako aurrekontua izango dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila