Ornitorrinkoak badu antzekoa hegoamerikan

Paleontologoek Buenos Airesetik 850 km hegomendebaldera aurkitutako hagina, ahoaren goi eta eskuin aldekoa zen. La Plata unibertsitateko Rosendo Pascual-ek fosilak 62 milioi urte dituela dio.

Arrautzak erruten zituen ugaztunik izan da Hegoamerikan. Argentinako Patagonian aurkitu duten “platypus” baten hagina izan da Australia eta Ginea Berritik kanpo aurkitu den lehen monotremaren arrastoa. Aurkikuntza honen bidez, antzina Australiak eta Hegoamerikak antzeko fauna izan zutelako teoria indartu egin da.

Paleontologoek Buenos Airesetik 850 km hegomendebaldera aurkitutako hagina, ahoaren goi eta eskuin aldekoa zen. Aurkikuntza Sydneyn “Arrautzak erruten dituzten ugaztunak” deituriko sinposiumean barnean aurkeztu zen.

La Plata unibertsitateko Rosendo Pascual-ek fosilak 62 milioi urte dituela dio. Gaur egun bizirik bi monotrema besterik ez ditugu aurkituko. Batetik, Australiako platipus izenekoa dago eta bestetik Ginea Berrian eta Australian bizi den ekidna dago. Bi espezie hauetako emeek arrautzak erruten dituzte. Kumeak arrautzetik ateratakoan amak dituen zulotxo batzuetatik esnea ateratzen da, kumeek xurga dezaten.

Platipus-en kasuan gazteek bakarrik dituzte hortzak. Hala ere, aurkitutako fosiletan azaltzen diren hortzak zahar eta gazteenak direla froga daiteke.

Tom Rich, Melbourneko Victoria Museoko ornodun fosilen zaindaria, Hegoamerikan aurkitu dena platipusa dela ziur dago; monotremen hortzek oso ezaugarri bereziak bait dituzte. Hortz batetik ondorio ugari ateratzea gehiegikeria izan daiteke, baina Richen eritzian Hegoamerikako platipusa, Australian orain dela 20 milioi urte bizi zen “Obduron” misteriotsuaren familiakoa izan daiteke.

Hala ere, monotremak talde misteriotsua dira oraindik; ekidnen eta platipusen fosilak besterik ez bait dira aurkitu orain arte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila