Orein-mota berria Vietnamen

XX. mendearen hasieraz gero ugaztun handien bost espezie berri besterik ez dira identifikatu, baina azkenaldian Vietnamgo iparraldean "oreintzar zaunkariaren" berri eman digute.

XX. mendearen hasieraz gero ugaztun handien bost espezie berri besterik ez dira identifikatu, baina azkenaldian Vietnamgo iparraldean Vu Kuang-eko erreserba naturalean “oreintzar zaunkariaren” berri eman digute. Oraindik Vietnamgo Baso Ministeritzako zientzilariek mota honetako orein bizirik ez dute eskuratu, baina ehizatutako 19 orein aztertu dituzte.

Larruko laginen analisi genetikoak (Kopenhage-n egin dute) garbi erakusten duenez, oreintzar zaunkaria zientzilariek ezagutzen dituzten beste muntjak espezieekin konparatuz bestelakoak dira. 1,5 aldiz handiagoa da orain aurkitutako espezie berria eta 40-50 kilo inguru pisatzen duela kalkulatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila