Ordenagailuen prezioa goraka

Aste gutxitan, ordenagailuen osagai garrantzitsuenetakoak diren memoria-moduluak bost aldiz garestitu dira, hauek egiteko behar den materialen eskasia eta espekulazioa dela medio. Ondorioz, ordenagailuak % 10etik % 20ra garestitu dira oso denbora gutxian.

Adituen ustetan osagaiak egiteko behar diren materialak hain prezio txikia izateak krisia eragin du fabriketan: eskaintza gutxitu egin da eta prezioak igo. Honetaz gain, ordenagailuen Unitate Zentrala osatzen duten beste osagaiak garestitu egin dira eta bukaerako produktuaren prezioa bat-batean igoarazi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila