Ordenagailuen esprinta

Jakina da ordenagailurik ahaltsuenak helburu militarretarako asmatu eta erabiltzen direla. Oraintsu, ordea, bestelako erabileretarako asmatu den ordenagailurik azkarrena aurkeztu dute.

Terascale Computing System (TCS) bataiatu dute eta segundoko sei bilioi operazio egin ditzake. 36 milioi dolar kostatu da eta, horretaz gain, urtero 9 milioi dolar erabiliko dira mantentze-lan eta operazioetarako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila