Iparrameriketan Minnesota-ko Eagan-en dagoen Cray sozietateko laborategietan superrordenadore berriak bukatu berri dituzte. Cray-YMPS eta YMP8I dira eredu berrien izenak eta gaur egun dauden ahaltsuenak dira; segundoan 2.667 milioi eragiketa egin bait ditzakete. Orain arteko ordenadore handienekin konparatuz potentzia ez da askoz ere handiagoa, baina bi aldiz memoria handiagoa dute eta punta-orduetan lau aldiz azkarrago lan egiten dute.
Cray-Research-eko zuzendari den John Rollwagen jaunarentzat, kalkulu-abiadura handia edukitzea alferrikakoa da zientzilariei beren problemak ebazten laguntzen ez bazaie. Horregatik, injinerutza, eraikuntza, fluidoen dinamika, petrolio-hobi eta instalazioen simulazio, sismologia, oinarrizko kimika eta beste hainbat alorretan erabiltzeko 600 aplikazio-programa baino gehiago egin dituzte.