Ordenadorearentzako pantaila laua

Garesti samarrak dira oraindik, baina kalitatezko rudiak eskaintzen dituzte. “Crystalvision” izena dute ordenadorearentzako pantaila berriek.

Taxan etxe japoniarrak ordenadorearentzako pantaila bereziak saltzen ditu. Lauak, koloretakoak eta kristal likidozkoak dira eta 1.024 x 768 pixeleko bereizmena dute. “Crystalvision” izenekoak dira monitore hauek eta bost neurritakoak daude: 9,4 hazbetetik 14,5 hazbeterainoko diagonala dutenak.

Beren funtzionamendu-oinarria dela eta, hodi katodikoetan bezala eremu elektriko eta elektromagnetikorik ia ez dute sortzen. Prezioa 400.000 pta. (16.300 libera) eta 800.000 pta. (32.800 libera) bitartekoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila