Orain dela 185 bilioi urte…

Gure planetan, Lurra bera baino askoz lehenago sortutako “denbora-kapsulak” aurkitu dituzte; halaber, Eguzkia bera baino lehenago sortuak direla uste dute ikertzaileek. Erdi ezkutuan egon dira gaur egun arte, orain dela 185 bilioi urte iritsi ziren “kapsula” horiek Kanadako hegoaldean; ez ziren bere kasa etorri, Everest Mendikatearen neurriko meteorito batek ekarrita baizik.

Espazioan bilioika urtez ibili ondoren, Everest Mendikatearen tamainako meteoritoa erori zen Kanadako hegoaldean orain dela 185 bilioi urte. Berarekin bola itxurako helio-kateak ekarri zituen, Lurra eta Eguzkia bera baino lehenagokoak.

Meteoritoaren hondakinak aztertu zirenean, baloi baten tankerako karbonozko atomo kaxak aurkitu zituzten. Zientzilariak orduan hainbat hipotesirekin lan egiten hasi ziren; berehala “kapsula” horiek meteoritoa Lurrera hurbildu baino lehen sortu ote ziren aztertzeari ekin zioten, baina erabateko frogapenik gabe. Korapilo hori askatzeko, hau da, karbono-kaxa horiek meteoritoaren barnean zergatik zeuden jakiteko, ikerketa sakonagoak egin zituzten. Berehala, “baloi” mikroskopikoetan helioa aurkitu zuten.

Ez zen ordea edonolako helioa, ez baitzen Lurreko atmosferan edo Eguzki-Sistemaren barruan sortutakoa. Izar zahar batek, Eguzkia bera baino lehenagokoak antza, bilioika urtez izan ditu helioa eta karbonoa beregan askatu aurretik.

Jatorria ezagututa, bigarren korapilo bati heldu zioten zientzilariek: nolatan ez zuen helioak ihes egin meteoritoak Lurra jo zuenean? Talkan sortutako beroak helioa askarazi behar zuela pentsa daiteke, baina ez zen horrela gertatu. Adituen ustez, Lurrerako bidean meteoritoa atmosferan zatitu egingo zen eta puska batzuk pisuz eta gorputzez nahiko txikiak zirenez gero, Lurrarekin talka egitean ez zuten helioa askatzeko adinako berorik sortu. Horra hor bada, balizko arrazoia. Hala ere, oraingoz dena da hipotesi hutsa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila