Olibondoaren tuberkulosia sortzen duen bakterioaren genoma sekuentziatu dute

Olibondoaren tuberkulosia sortzen duen bakterioaren genoma sekuentziatu dute
2010/07/01 | Elhuyar
Pseudomonas savastanoik jotako olibo-adarra. Arg.: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Olibondoaren tuberkulosia eragiten duen bakterioaren genoma sekuentziatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (CBGP), Malagako Unibertsitateko, Wisconsin Unibertsitateko eta Nekazaritza Ikerketetarako Valentziako Institutuko hainbat ikertzailek; Environmental Microbiology aldizkarian argitaratu dute egindako lana.

Pseudomonas savastanoi da olibondoaren tuberkulosia eragiten duen bakterioa; olibondo asko galarazten ditu Espainian gaixotasun horrek. Bakterioak jotako zuhaitzek hainbat zentimetrorainoko tumoreak izaten dituzte (arakaitz esaten zaie) enborrean, adarretan, zurtoinetan eta kimuetan. Gaixotutako zuhaitzek indar gutxiago eta hazkunde txikiagoa izaten dute. Antzutu ere egin daitezke gaixotasunak gogor jotzen baditu. Orain arte, kontrolatzeko metodo eraginkorrik ez zegoenez, aurrea hartzeko estrategiak erabili dira, eta bakterioen populazioak murrizteko tratamendu fitosanitarioak baliatu dira. Hemendik aurrera, berriz, gaixotasunaren aurka borrokatzeko estrategia espezifikoak diseinatu eta olibondoaren hobekuntza genetikorako programak landu ahal izatea espero dute ikertzaileek.

1
266
2010
7
004
Nekazaritza; Genetika; Mikrobiologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila