Oilo interaktiboa

Massachusetts-eko Teknologia Institutuak bideo-joko berri baten prototipoa aurkeztu du. Jokoan oilo batek bere arrautzak mapatxe gosetu batengandik babestu behar ditu. Berrikuntza oilo baten itxurako aginte-tresna da.

"Aginte-oiloa" eskuetan hartu eta hari eragindako mugimendu berberak errepikatuko ditu pantailako oiloak. Nahi izanez gero, hegoei eragin eta oilo birtualak hegan egiteari ekingo dio. Joko berri honen asmatzailearen ustetan, 2005. urterako kalean izango dira lehen prototipoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila