Elhuyar Fundazioa
Ez da nahikoa aplikazioak euskaraz izatea. Hauek erabiltzen ikasteko gidaliburuak ere behar direla jakinda, bi liburu idatzi ditu Elhuyar-eko Informatika-taldeak. Bi liburu hauekin Microsoft Windows 98 eta Microsoft Office 2000 erabiltzen ikasi ahal izango duzue, eta bestela, erreferentzia-gida bezala ere oso lagungarri izan daitezke.
Ikasleentzat nahiz erabiltzaile orokorrarentzat egokia da liburu hau. Pantaila ugari du, testu-azalpen guztiak hobeto ulertzen laguntzeko erabiltzen direnak. Honako gaiak jorratzen dira liburu honetan:
Liburu honen bidez, Office ondo ezagutzera irits daiteke erabiltzailea. Gainera ez dira euskarazko paketean dauden aplikazioak soilik lantzen. Access 2000 azaltzen den kapitulu bat ere gaineratzen du eta programa guztien arteko loturak azaltzen dituen beste bat ere bai. Liburuaren egiturari dagokionez, kapitulu bakoitzaren hasieran adierazten dira bertan landuko diren gaiak; amaieran berriz, gogoan hartu behar diren puntuen laburpena eta azkenik hainbat ariketa burutzeko proposamena. Gai hauek lantzen ditu:
Liburu hau ere testu-azalpenen argigarri den pantaila ugariz osatua dator. Ikasleentzat nahiz erabiltzaile orokorrarentzat egokia da.