Seattle-eko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek lehen aldiz lortu du odoleko ama-zelulak in vitro garatzea. Tronbopoietina deritzon aurkitu berri den hormonarenpresentzian, zelula horiek zenbait asteren buruan garatzen dira. Ama-zelula horiek oso gaixo zeuden saguei txertatu zizkietenean, hauen odola nola indarberritzen zen behatu zuten ikertzaileek. Urte baten buruan, saguen inmunitate-sistemak guztiz normala zirudien.
Nahiz eta aurkikuntza oraindik atariko fasean egon, berri itxaropentsua da kimioterapiaz eta erradioterapiaz trataturiko gaixoentzat.