Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkaria irakurtzen ari zaren lagun hori, inoiz eman al duzu odolik? Zure erantzuna baiezkoa bada mila esker eman nahi dizkizut, zure odolak norbaiti mesede egin diolako honezkero. Baina ezezko erantzuna eman dutenetzat, irakurtzen jarraitzeko gomendioarekin batera, elkarrizketa hipotetiko batean abiatu nahi nuke, odola ez emateko erabili ohi diren aitzakiarik ohizkoenei aurre eginez.
Sekula odolik eman ez duen pertsona bati horren arrazoiak galdetuz gero, normalean era honetako erantzunen batekin irtengo zaizu:
Bada, oraintxe eskatzen dizut neronek. Isileko gonbidapen hau ez da formala izango agian, baina bai erreala, horixe baita odolaren (edota odol-era horren) premian dauden pertsonak egingo dizutena: laneko edo zirkulazioko istripuetan zaurituak gertatuko direnak, edota operatuak izateko odolaren zain aurkitzen direnak. Hauetako batzuk, gainera, ospitale batean oheren bat okupatzen egongo dira agian, beste gaixoren batek beharko lukeen ohea hain zuzen. Eta odola pertsonen zainetan besterik ez da aurkitzen. Odol-emaitza batek bizitza bat salba dezake. Inoiz entzun al duzu gonbidapen errealagorik?
Odola eman aurretik galde egiozu, nahi baduzu, zure oheburuko medikuari. Baina odola emateko erabakia hartzen baduzu, aurretik azterketa mediko bat egingo dizute, eta bertan esango zaizu ea zure odola baliagarria den ala ez, beti ere zure osasunari eta ongizateari begira. Lasai egon, eta fida zaitez gure medikuekin.
Bai, agian mundu osoko odol guztia erosteko adina diru edukiko duzu, baina ez ahaztu zuk behar duzun odol hori aurretik beste norbaitek eman duela, zu sendatu ahal izateko. Odolik gabe, zure diruak ez du ezertarako balio, odolak egon behar baitu gaixoaren zain eta ez alderantziz, dena ondo eta inolako arriskurik gabe joan dadin.
Osasunez ongi dabilen pertsona heldu batek 5-6 litro odol dauzka normalean bere gorputzean. Medikuek diotenez ez dago inolako arazorik aldian behin odola emateko, inolako kalte edo eraginik jasan gabe.
Odol-talde guztiak dira beharrezkoak, usuenak bezala baita arraroenak ere. Nahikoa da pentsatzea, zuk zerorrek ere odola behar zenezakeela. Zure taldeko pertsona guztiek zuk bezala pentsatuko balute...
Pertsona asko dira aurreneko aldiz odola ematera joaten direnean beldurra sentitzen dutenak. Baina ondoren beldurra galdu egiten da, eta odola ematea gauza naturala eta erraza gertatzen da. Begira iezaiezu normalean odola ematen dutenei, eta gero atera itzazu zure kontuak.
50 kilo baino gehiago pisatzen dituen edonork eman dezake odola. Fida zaitez irizpide honetaz, eta baita azterketa egingo dizun medikuaren eskarmentuaz eta esperientziaz ere.
18 urtetik 65era bitartean bazaude, odola emateko adinean zaude.
Oso ongi egin duzu, baina emaitza errepika daiteke osasunarentzat edo ongizatearentzat inolako kalterik gabe. Edozein pertsona osasuntsuk hainbat aldiz eman dezake odola urtean: gizonezkoak 3-4 aldiz urtean, emakumeak, berriz, 2-3 aldiz.
Gaur egun odola ateratzeko ekipo mugikorrak hurbilduko dira zuregana. Urtean hainbat aldiz joango dira geure geografiako herri guztietara txikiena izanik ere.
Horretaz gain, fabrika, establezimendu, fakultate, lanbide-heziketako institutu, etab.etara ere joaten dira.
Hiriburuetan, gainera, odol-emaileen elkartearen egoitzak egon ohi dira, eta hauetan ordutegi zabala aurkituko duzu zure emaitza egin ahal izateko.
Ateratzen den odol-bolumena oso denbora laburrean errekuperatzen du gorputzak. Normalean atsedenalditxo bat hartzea gomendatzen da, baina egia da odola eman eta handik oso gutxira edozein pertsona gai dela bere ohizko zereginetara itzultzeko.
Bai, egia da, baina odola eta odol-eratorriak, gero eta kopuru handiagoan behar dira, medikuntzak aurrera egin ahala. Eta ez genioke trabarik jarri behar Medikuntzaren aurrerapausoei guztiontzat baitira mesedegarri. Horregatik, beharrezkoa da zuk ere parte hartu eta odola ematea.
Jakina zure odola beharrezkoa dela. Eguneko minutu guztietan behar dute odola geure ospitaletan. Tira! Erabaki behingoz! Egin zaitez odol-emaile!
Zorionez, aitzakia hori aspaldiko kontua da. Gaur egun inork ezin du odolarekin negoziorik egin, eta horretan zorrotz jokatzen dugu guztiok. Negozioa egiten duen bakarra odolaren premian dagoen gaixoa da, odola ematen diotenean.
Zure emaitzak ekar dezakeen mesedea kontuan hartzen baduzu, erraz konturatuko zara hori ez dela nahikoa arrazoi eta, polikixeago aztertuz gero, ikusiko duzu ez zaudela uste bezain lanpetua eta aterako duzu tartetxo bat odola ematera joateko.
Agian bai. Zoaz eta konproba ezazu. Onartzen ez bazaituzte ere, gerta daiteke debekua aldi baterako soilik izatea, eta orduan medikuak esango dizu noiz itzul zaitezkeen.
Odola eman aurretik odol-lagin bat analizatuko dizute, ondoren analitika laborategian osatu eta zabalduko baldin bada ere. Laginaren analisien emaitzen berri berehala emango dizute, eta arazoren bat balego, neurri egokiak hartzeko aukera izango duzu.
Norbait hori izan daiteke zure hurbileko senideren bat edo lagun minen bat. Ezin daiteke jakin une batean zer gertatuko den. Egoera katastrofikoetan, normalean, ez da odolik falta izaten; jendea hunkitu egiten da gertatutako ezbeharrarekin eta samaldan joaten da odola ematera.
Eguneroko zauriak, berriz, iraunkorrak dira, egunez eguneko beharrizanak ospitalean, adibidez, eta hauek bai izaten direla dramatikoak eta ikusgarriak.
Zerbait ez dabil ondo gaixoak odola prest egon dadin zain egon behar badu. Zuk ez baduzu inoiz odolik eman ez al duzu egoera horretan erantzukizun-apur bat edukiko?
Odol-emaile izateko baldintzakOdola ematera presiopean baldin bazoaz (familiakoren batek behar duelako,…), hobeto ez joatea. Odola emateak askatasunez hartutako erabakia izan behar du. Bete beharrekoak:
Jakin beharrekoa
Autotransfusioa egiteko aukerarik ere bada, baina horretarako, ebaketa-egunak finkatuta egon behar du eta lehen emaitza ateratzen den egunetik ebaketa-egunera bitartean gehienez 35 egun igaro daiteke. |