Zientzilariak ADN-probaz baliatuko dira Itsaso Hilan aurkitutako pergaminoen jatorria argitu ahal izateko. Dakigunez, pergaminoen zati solte batzuk baino ez dira orain arte aurkitu. Askoren iritziz, antzinako kristau-komunitateei buruzko datu baliogarri asko jakin ahal izango da Itsaso Hilan aurkitutako pergaminoen jatorria argitzean.
Pergaminoak abere-larruz eginak daude eta horren ADN-proba egingo dute aurten Jerusalem eta Utah-ko Unibertsitateetako ikelariek. Zehazki, pergaminoen eta garai berekoak omen diren fosil desberdinen ADN-probak egingo dituzte. Begiz jotako epeak betetzekotan, urtea amaitu baino lehen jakin ahal izango dugu noiz idatziak izan ziren pergaminoak eta, garrantzitsuago izan daitekeena, nongoak diren.