NOMAD Antartikan

Nomad, meteoritoak berak bakarrik bilatzen dituen NASAko robota, Antartikan hasi da lanean. Ibiltzen eta distantziak kalkulatzen laguntzen dioten kamerak, bideko oztopoak detektatzeko laserra eta interesgarriak diren arrokak ondo ikusteko bereizmen handiko kamera ditu.

Horrez gain, masa-espektometro bat dauka, aurkitutako arroka meteoritoa den edo ez jakiteko. Baliabide horiei guztiei esker, Nomad bakarrik ibiltzeko eta lan egiteko gai da, urruneko kontrolaren inolako beharrik gabe. Lehenago ere ibilia zen meteoritoen bila, Txileko Atacama basamortuan hain zuzen, baina orduan urruneko kontrolaz mugitzen zen. NASAk etorkizunerako duen asmoa Nomad bezalako robotak Eguzki Sistemako beste planeten lurzorua aztertzera bidaltzea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila