Neutrinoen masa

Neutrino deritzen partikula azpiatomikoek masarik ba al dute? Baietz dirudi, baina ez daude ziur. Horregatik Chicagon Fermi Azeleragailua duen Laborategi Nazionaleko ikerlariek neutrino zorrotadak jaurtikiko dituzte Minnesotan horretarako prestatutako lurpeko eraikinera. Bidean neutrinoen ezaugarriak aldatzen badira, masa dutela frogatuko dela uste dute fisikariek. Hori baieztatuz gero, neutrinoak ezagutzen ditugun partikula "arinenak" lirateke eta unibertsoaren zer proportzio osatzen duten jakiteaz gain nukleo atomikoetako elektromagnetismoa eta indarrak ezagutzeko aukera emango du.

Orain arte espaziotik iritsitako neutrinoak soilik aztertu dituzte, baina ez oso modu egokian. Izan ere jakina da ez dutela kargarik eta, beraz, materian zehar pasa daitezke honekin elkarrekintzarik izan gabe. Esperimentuan, 9 hilabetez, 1,9 segundoro 300 bilioi neutrinoko pultsu konstanteak igorriko dituzte 700 km-ko lur-zatia zeharkatu eta mehategi zahar batera gidatuta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila