Nereida

Nereida (Neptunoren sateliterik txikiena) 1949.ean aurkitu zuten eta harez gero ezer gutxi ikasi dugu berari buruz. Bere orbita oso eszentrikoa da. Punturik gertuenean planetatik 1,4 milioi kilometrora dago eta urrutienean 9,7 milioi kilometrora.

Goddard Space Center

erakundeko Martha eta Bradley Schaeffer ikerlariek joan den urteko ekainaren 2ko NATURE aldizkariko alean, Nereida ez dela esferikoa eta itxura irregularra duela esan dute.

1987.ean egin zituzten neurketa fotometrikoen arabera, satelitearen kolorezko espektroak ez dauka beste satelite eta asteroideenaren antzik. Beren azterketa-tartean Nereidaren distira lautik baterako erlazioan aldatu zen. Hori azaltzeko modua, satelitea ez-esferikotzat jotzea da.

Dena den, hau ez dator bat aurrikuspen teorikoekin. Izan ere 400 km-ko diametroa duen objektu orok, grabitatea dela kausa itxura esferikoa izan behar du (Nereidak 660 km-ko diametroa du).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila