Neolitoko balea-harrapaketak Hego Korean

Koreako biztanleek baleak harrapatzen zituzten duela 6.000 urte.

Koreako biztanleek baleak harrapatzen zituzten duela 6.000 urte. Hain zuzen ere, horren froga bat topatu dute arkeologoek Bangu-Dae aztarnategian; hango harrietan berrogeita sei balearen irudiak daude zizelkatuta. Baleez gain, orkak, izurdeak eta gizaki arpoidunak ikusten dira irudietan. Aztarnategi berean, balea-hezurrak ere aurkitu dituzte. Argi dago baleak garrantzi handia zuela Koreako antzinako populazioetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila