Nekazaritza ozeano bareko irletan sortu zen

Orain dela 28.000 urteko (Harri Aroko) tresnetan, landareen hondar mikroskopikoak aurkitu dituzte Salomon irletan, eta badirudi nekazaritzaren sorreraz dauden teoriak hankaz gora joango direla.

Taro (Colocasia esculenta) landarea Salomon irletan duela 28.000 urte lantzen zuten.

Australiako Matthew Spriggs eta Hawaiiko Stephen Wickler ikerlariek aurkitutako arrasto horiek, nekazaritza ez zela duela 12.000 urte Mesopotamian jaio adierazten dute.

Orain arte landareak lantzen gizakia K.a. X. milurtekoan hasi zela uste izan da, baina Salomon irletan aurkitutako hondakinak almidoi-aleak eta asunen kristalak dira. Ozeano Bareko irletan gaur egun lantzen diren landareak aztertuta, aipatu arrastoak taro izeneko landarearen bi barietaterenak direla egiaztatu dute; kalokasa eta alokasa barietateenak, hain zuzen. Landutako espezieak dira hauek, eta ez basatiak.

Jan ahal izateko, landare hauek jorratu, eho eta egosi egin behar dira, eta horregatik topatu dituzte arrastoak harrizko lanabesetan. Beraz, Asiako hegoekialdetik Salomon irletara joan ziren biztanleek taro landarea eraman zutela pentsatu beharra dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila