Neandertalen galeran gizaki modernoen gaitzek nola eragin zezaketen aztertu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

neandertalen-galeran-gizaki-modernoen-gaitzek-nola
Arg. Nicolas Primola/Shutterstock

Gizaki modernoen eta neandertalen gaitzek elkarri nola eragin zieten eta azkenean zergatik gailendu ziren gizaki modernoak proposatu dute, ereduen bidez, Standford Unibertsitateak gidatutako ikertzaile batzuek. Nature Communications aldizkarian argitaratu dituzte ondorioak, eta, haien arabera, litekeena da gizaki modernoek tropikoetatik ekarritako gaitzak gako izatea bi giza taldeen arteko talkan.

Ikertzaileek azaldu dutenez, gizaki modernoek eta neandertalek milaka urte eman zituzten elkarrekin Mediterraneoaren ekialdean. Batzuen gaitzek besteei kalte handia egingo zien, eta alderantziz. Horren ondorioz, gizaki modernoari Eurasiara sartzea galarazten zion hesi bat sortu zen.

Denborarekin, baina, hibridazioen eraginez, denborarekin gizaki modernoek immunitatea hartu zuten, neandertalen gaitzen aurrean. Zer gertatuko litzateke gizaki modernoek tropikoetatik ekarritako gaitzak leku epeletakoak baino hilgarriagoak balira? Aukera hori probatu dutenean, ikertzaileek ikusi dute oreka hautsi eta gizaki modernoa gailendu zela. Horrenbestez, Eurasian hedatu zen, eta neandertalak ordezkatu zituen.

Ereduaren emaitzak bat egiten du gertatutakoarekin. Hortaz, ikertzaileek proposatu dute, beste eragile batzuekin batera, gaitzek ere eragin zutela neandertalen galeran, landu duten ereduak azaltzen duen bezala.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.