Sean O’Keefe izango da hemendik aurrera NASAko burua. O’Keefe ingeniaria baino kudeatzailea da, Estatu Batuetako agentzien aurrekontuak kontrolatzen aditua. Hain zuzen ere, Nazioarteko Espazio Estazioak dituen aurrekontu-arazoak konpontzea izango da zuzendari berriaren eginbeharretako bat eta, oro har, NASAk bere proiektuen kostuak kudeatzeko dituen arazoei aurre egitea. Aurreko zuzendari Daniel Goldin-ek dimisioa aurkeztu zuen joan den urrian.