Nagia salbatu nahian

Jaguarra eta ozelotea etsai ditu, baina areriorik txarrena gizakia dela aitortu behar da.

Guyanako oihanean bizi den ugaztuna da nagia (Bradypus tridactylus). 50-70 zentimetroko luzera eta atzapar kurbatuak ditu, zuhaitzetan zintzilikatuta ibiltzeko. Oso metabolismo mantsoa du eta egunean bere urdailean kabitzen denaren % 0,2tik % 13,4erainokoa besterik ezin du liseritu.

Nagiaren beste berezitasun bat bere larrua da. Ekosistema osoa osatzen duela esan daiteke. Izan ere, alga zelulabakarrak ditu (bere kamuflajea hobetu egiten dutelarik) eta hortik elikatzen dira intsektuak, akaroak, bakastak edo hegorik gabeko tximeletak.

Jaguarra eta ozelotea etsai ditu, baina areriorik txarrena gizakia dela aitortu behar da; babestua egon arren ehizatu egiten baitute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila