Munduko teleskopiorik handiena, Txilen

Munduko teleskopiorik handiena, Txilen
2010/07/01 | Elhuyar

Cerro Armazonesen eraikiko da munduko teleskopio optikorik handiena; E-ELT (European Extra Large Telescope), alegia. Armazones 3.060 metroko mendia da, eta Txileko Atacama basamortuan dago (Antofagastatik 130 kilometrora, hegoalderantz).

42 metroko ispilu nagusia izango duen behatokia non ezarri erabakitzeko aukera ezberdinak zeuden arren, Europar Behatoki Australeko (ESO) Kontseiluak Txileko muinoa hautatu du, batik bat kokalekuaren "kalitate astronomikoa" nabarmenduta.

Urte-amaieran hasi nahi dute behatokia eraikitzen, 2018. urtean jardunean egon dadin.

1
266
2010
7
007
Astronomia
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila