Munduko mikroprozesadore azkarrena

Digital etxeak orain arteko mikroprozesadore azkarrena merkaturatzeko asmoa du. 275 MHz-koa izango da.

Digital etxeak orain arteko mikroprozesadore azkarrena merkaturatzeko asmoa du. 275 MHz-koa da, eta ez dirudi denboraldi batez beste inork lehia egingo dionik. Izan ere, PC ordenadoreentzako mikroprozesadore azkarrenak 66 MHz-ekoak dira eta badirudi lehiakideen hurrengo urratsa gehienez ere 150 MHz-erainokoa izango dela.

Mikroprozesadore berria fabrikatzeko teknologia oso aurreratua da. Horrela lortu dute azkartasuna, baina argitu beharra dago 36 watt baino gehiagoko potentzia bero bihurtzen duela eta PC ordenadoreek orain dituzten mikroprozesadoreek 5-10 watt baino ez dituztela horretan erabiltzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila