Joan den urtearen amaieran munduan populazioa 5.400 milioikoa zen eta biztanleria handiena zuten estatuen zerrenda ondoko koadrokoa da.
Afrikak du jaiotze-indizerik handiena: emakumeko sei haur. 2020. urterako Afrikako biztanleria bikoiztea espero da. Biztanleri dentsitaterik handiena Bangladesh-en dago, hots, 850 biztanle kilometro karratuko. Datu hau hiriak hartuta alderatzen badugu, dentsitate handiena duena Nigeriako hiriburua dela ikusten da; kilometro karratuko 55.000 biztanle bait ditu, hau da, New York-ena baino 12 aldiz handiagoa.
Haur-hilkortasun indizerik txikiena Japoniak du; ‰ 4,4ekoa bait da.
Datu hauek ikusita 2020. urtean munduko populazioa 8.200 milioikoa izatea espero da.
EstatuaBiztanleriaTxina
India
SESB izandakoa
EEBB
Indonesia
Brasil
Japonia
Pakistan
Bangladesh
Nigeria
Mexiko