John Glenn, Lurraren inguruan orbitan izan zen lehen astronauta estatubatuarra, berriro espaziora itzuli da beste misio batean, 40 urte geroago. Misio honen helburua giza gorputzak zero grabitatean jasaten dituen kalteak neurtzea da, hau da, muskulu-ehunen zahartzea, bihotzaren erritmoaren edo loaren aldaketak, etab. Horretarako Glenn jaunak beste sei astronauta gazte izango ditu lankide. Horietako bat Pedro Duque, lehen astronauta espainiarra.
NASA espazio-agentziak pertsona zaharrak zero grabitatean jasaten dituen kalteak aztertu nahi ditu, pertsona gazteak jasango lituzkeen kalteak baino askoz argiagoak izango direla uste baitute. John Glennek 77 urte ditu eta 1962. urtean Mercury moduluan 4 orduz Lurrari bueltaka ibili zenetik ez du izan espaziora bueltatzeko aukerarik. Harrezkero Ohio estatuko senadore izan da, eta erretiroa hartzeko ordua iritsi zaion garai honetan nekaezina dela erakutsi du. NASA agentziak esan duenez, misio honek etorkizunean gizakiak bizitza luzeagoa izaten lagunduko du.