Wisconsin Regional Primate Research Center izeneko ikerketa-zentruko lagunek Down-en sindromea, mongolismoa alegia, duen tximinaren lehen kasua deskribatu dute. Down-en sindromea ezaguna da gizaki eta tximino antropomorfoengan (txinpantze eta gorilengan hain zuzen ere), baina ez tximino arruntengan.
Eritasuna genetikoki, kromosomak aztertuz alegia, ere konfirmatu da.